Kaixo,
Baten batzuk bizi ote nintzen galdezka aritu zaizkit beraz bloga eguneratzeko garaia iritsi da.
Munitxetik atera ezkeroz, Austria, Italia (zati oso txiki bat) eta Eslovenia zeharkatuz Kroaziako kostaraino iritsi naiz.
Munitxetik nekazal herri txikietatik igaroz Austriako Salzburgo hirira iritsi nintzen, Mozart-en jaioterria izanik turista asko erakartzen ditu baino bertako eraikin eta gaztelua ikusgarriak direnez ondo merezi izan zuen bertako bazterrak ikusteko tarte bat hartzea.
Salzburgo atzean utzita Eurovelo 7 ibilbidea jarraituz (alpeetan barrena doan bidegorri moduko bat) Austriako hegoaldera iritsi nintzen, egun pare batez Alemaniako beste txirrindulari batekin ibiltzeko aukera izan nuen, berak lotako tokia bilatzeko metodo kuriosoa zeukan, atez ate ea gela librerik zeukaten galdezka joaten zen! Zoritxarrez nerekin zegoenean etzuen funtzionatu ta hostal bat hartu behar izan genunen.
Austriatik Esloveniara zuzenean gurutzatzeko mendiko portu haundi batetik igaro behar zenez, Italiako Tarvisio herritik berrena doan trenbide bati jarraituz pasa nintzen, pena pixkat heman zidan Italian denbora gehioz ez geratzea baino Asia erdialdeko mendietara negu partean iritsiko naizen beldurra daukat eta ez det bidaia gehiegi luzatu nahi.
Eslovenian sartu eta triglav parke nazionala gurutzatuz, Bled izeneko herri/laku famatura iritsi nintzen, lakua eta oso politak dira baino neri gehiena bertako tipikoa den kremma rezina izeneko tarta gustatu zitzaidan. Bled-en indarrak hartuta, Lubianara iritsi nintzen, hiri oso polita da eta kaleetan oarain arteko herrialdeetan topatu ez dudan giroa dauka, eraikintzak italiako kutsu bat daukate eta benatan toki polita da. Gainera WS-ko Robin-ei esker bertan bi gau geratu eta hiria ondo bixitatzeko aukera izan nuen.
Sloveniatik berriz Kroaziara sartu nintzen, orain arte bideko muga guztiak irikita topatu ditudanez naiz eta polizia batzuk ikusi nituen, gelditu gabe aurrera jarraitu nuen, poliziak builaka hasi zitzaizkidan pasaportea erakutsi behar nuela esanez! Hasieran aurpegi txarra jarri zidaten baino anektoda batean besterik etzen geratu, gero azaldu zidatenez Kroazia europar batasuneko kide izan arren ez dago schengen akordioaren barne beraz bai sartu eta ateratzeko pasaportea erakutsi beharra dago.
Mugako goraberak pasata Zagrebera iritsi nintzen, bertan Drago txirrindulariak bere etxean geratzeko baimena heman zidan. Bere etxean hiru egunez geratu nintzen, tipo oso irikia eta beste kroaziar asko bezela oso fededuna da. Bere eliza kristau da , 70garren hamarkadan Bostonen sortutako beste adar batekoa, Igandean berarekin jun nahi nuen galdetu zidan eta aspaldiko partez mezetara joan nitzen berarekin, eliza katolikoaren antzekoa iruditu zitzaidan (dragok dena itzultzen zidan) baino abestia alaiagoak eta jendeak dantza moduko bat egiten zuen, oi bai sermoiarekin ez dute asmatu, gure elizetan bezain luze eta monotonoa iruditu zitzaidan.
Horrela Zagreb atzean utzita Plitvice-ko parke natural ikusgarria bixitatuz kostaldera etorri naiz, Zadar-era hain zuzen. Bidean gerrako aztarna asko ikusi ditut, ondatutatko eraikinak, minaz jositako basoak eta nolabait jendeari ere "poza" falta zaion sentsazioarekin nabil.
Hurrengo egunetan kostan bera jarraituko det Split-eraino eta handik Bosnia gurutzatuz Serbiara joango naiz, Kroaziako jendeak gerraren ikuspuntua heman didate eta interesgarria izango Bosnia eta Serbiako jendearen iritzia entzutea.
Laisterarte,
PD. Aldi ontan ez det bideoa egiteko denborarik hartu, inguru ontan zaila da CS edo WS kontaktuak topatzea, aurrerago toki lasai bat daukatenen saiatuko naiz bideoa egiten.