2016(e)ko otsailaren 1(a), astelehena

India EUSKARAZ

English version here

Maitasun eta gorroto  sentimenduak neurri berean pizten dituen herrialde eder eta zoroa da India.

Omandik nekarkien pake eta lasaitasuna bat batean amaitu ziren Indiara iristean;  bazirudien gidatzeko beharrezko abilezia nagusia bozinari etengabe eragitea zela, janariak ahoan erre egiten zuen, bero eta hezetasunarekin egun guztia izerditan patsetan igaro ondoren egunaren amaieran leher inda nengoenean moskitoak lanean hasten ziren.

Horrela kontatuta India toki bildurgarria dela pentsa dezakezue baino 6 hilabete bertan pasa ondoren irrifarre egiten dut lehenego egun horietaz gogoratzean. Egia da ez dela toki erraza bidaiatzeko, beraien kultura eta ohiturak guretik oso ezberdinak direnez denbora pixkat behar da ulertu eta gozatzen hasteko.  

Hasieran izan nuen “krisi” hortan bestetan alditan bezela jenderen laguntzaz baliatu nintzen aurrera egiteko, kasu honetan Kotxin-eko Ajith, Joseph eta lagunek, etxeko kide bat bezela hartu ninduten  egun batzuk beraiekin igarota beste begi batzuekin ikusten hasi nitzen herrialdea. Bizikleta hartu eta Iranen ezagutu nuen Aaron australiarrarekin elkartuta Goa eta Kerala arteko zatia egin genuen bizikletan, hasieran kostaldetik eta ondoren western gaths mendatetan barrena. Hilabete  edo elkarrekin ibili Aaron etxera itzuli zen eta nik bizikleta aparkatuta motxilero moduan bidaiatzeari ekin nion.

Bizikletarik gabe biadaitzea interesgarria izan zen, trenak eta autobusak erabiliz toki turistikoagoak bixitatuz, bertako jendearekiko hartuemana pixkat galdu eta biadaiari atzerritar asko ezagutu nituen. Indian atzerritar gehienei gertatzen zaien bezela janariarekin intoxikazio bat izan nuen eta hospitalean egun pare bat igarotzera behartu ninduen, bertako hospitala xumea izan arren esan beharra daukat profesionaltasun haundiz tratatu nindutela eta oso eroso sentitu nintzela, bertako bizi mailaren ideia bat edukitzeko jakin bertako herizainek hilean 60eurotako soldata jasotzen dituztela.
Delhin Iran ezkeroz email bidez kontatktuan egondako Jose Eladio Santakarakin  elkartu nintzen, Ibiletxe beren furgonetarekin munduari hirugarren itzulia ematen ari da. Delhin elkarren konaniaz gozatu genuen, hainbeste bidaiatuta gustoa ematen du Josela bezelako tipo bateri entzutea. Ibiletxen rishikeshera joan eta elkar agurtuta  berriz bizikleta gainean himalaia bidean jarri nintzen. Zelaietan hilabete batzuk igarota mendiko aire fresko eta ixiltasunaz inguratuta paradisua aurkitu nuen sentsazioa neukan. Bailarak bata bestearen atzetik igaroz Ladakh eta Katxemiraraino joan nintzen,  bidai honetan bidailagun izan ditudan Fernando eta Veronikarekin Leh-n egun batzuk pasa eta Nepalera bideari jarraitu nion aspalditik zain nengoen familiko bixita espero bait nuen Kathmandun.

Hona hemen 6 hilabete hoietan ikusitakoaren zati txiki bat:
India EUSKARAZ from lander on Vimeo.

India ENGLISH

Here is a video of my 6 month stay in India, write up coming soon:


India ENGLISH from lander on Vimeo.