English version here
Maitasun eta gorroto sentimenduak neurri berean pizten dituen herrialde eder eta zoroa da India.
Maitasun eta gorroto sentimenduak neurri berean pizten dituen herrialde eder eta zoroa da India.
Omandik nekarkien
pake eta lasaitasuna bat batean amaitu ziren Indiara iristean; bazirudien gidatzeko beharrezko abilezia
nagusia bozinari etengabe eragitea zela, janariak ahoan erre egiten zuen, bero
eta hezetasunarekin egun guztia izerditan patsetan igaro ondoren egunaren amaieran
leher inda nengoenean moskitoak lanean hasten ziren.
Horrela kontatuta
India toki bildurgarria dela pentsa dezakezue baino 6 hilabete bertan pasa
ondoren irrifarre egiten dut lehenego egun horietaz gogoratzean. Egia da ez
dela toki erraza bidaiatzeko, beraien kultura eta ohiturak guretik oso ezberdinak
direnez denbora pixkat behar da ulertu eta gozatzen hasteko.
Hasieran izan
nuen “krisi” hortan bestetan alditan bezela jenderen laguntzaz baliatu nintzen
aurrera egiteko, kasu honetan Kotxin-eko Ajith, Joseph eta lagunek, etxeko kide
bat bezela hartu ninduten egun batzuk
beraiekin igarota beste begi batzuekin ikusten hasi nitzen herrialdea. Bizikleta
hartu eta Iranen ezagutu nuen Aaron australiarrarekin elkartuta Goa eta Kerala arteko
zatia egin genuen bizikletan, hasieran kostaldetik eta ondoren western gaths
mendatetan barrena. Hilabete edo elkarrekin
ibili Aaron etxera itzuli zen eta nik bizikleta aparkatuta motxilero moduan
bidaiatzeari ekin nion.
Bizikletarik gabe
biadaitzea interesgarria izan zen, trenak eta autobusak erabiliz toki
turistikoagoak bixitatuz, bertako jendearekiko hartuemana pixkat galdu eta
biadaiari atzerritar asko ezagutu nituen. Indian atzerritar gehienei gertatzen
zaien bezela janariarekin intoxikazio bat izan nuen eta hospitalean egun pare
bat igarotzera behartu ninduen, bertako hospitala xumea izan arren esan beharra
daukat profesionaltasun haundiz tratatu nindutela eta oso eroso sentitu
nintzela, bertako bizi mailaren ideia bat edukitzeko jakin bertako herizainek
hilean 60eurotako soldata jasotzen dituztela.
Delhin Iran
ezkeroz email bidez kontatktuan egondako Jose Eladio Santakarakin elkartu nintzen, Ibiletxe beren furgonetarekin
munduari hirugarren itzulia ematen ari da. Delhin elkarren konaniaz gozatu
genuen, hainbeste bidaiatuta gustoa ematen du Josela bezelako tipo bateri
entzutea. Ibiletxen rishikeshera joan eta elkar agurtuta berriz bizikleta gainean himalaia bidean jarri
nintzen. Zelaietan hilabete batzuk igarota mendiko aire fresko eta ixiltasunaz
inguratuta paradisua aurkitu nuen sentsazioa neukan. Bailarak bata bestearen
atzetik igaroz Ladakh eta Katxemiraraino joan nintzen, bidai honetan bidailagun izan ditudan Fernando eta Veronikarekin Leh-n egun batzuk pasa eta Nepalera bideari jarraitu nion aspalditik zain nengoen familiko bixita espero bait nuen Kathmandun.
Hona hemen 6
hilabete hoietan ikusitakoaren zati txiki bat: