Turkiako Trabzon hirian astebete itxaron da gero Irango bisadoa lortu eta martxan jarri nintzen Fernando eta Veronikarekin batera ( elkarrekin oso ondo moldatzen gara eta batera jarraitzeko asmoa daukagu) Itsaso beltzeko kostari jarraituz egun pare batean Georgiara iritsi ginen.
Iritsi ta aldaketarik nabarmenenak erlijioa (Georgia ortodoxoak izanik Mezkitak eta errezoatarako eguneko 5 deiak desagertu ziren) eta Turkiako Te eskaintzak Vodka eta ardoa eskaintza bihurtu ziren. Georgia izan zen munduko lehengo herrialdea ardoa egiten beraz ez da harritzekoa edateko afizio hau izatea. Beste bitxikeria bat Georgiarraren eta Euskararen arteko lotura da, nahiz eta hizkuntzak entzunda erabat ezberdinak iruditu bertakoiei euskalduna naizela esan dietenean asko poztu dira eta anaiak garela esaten didate.
Halaere georgian gehien gustatu zaidana, kaukasoko mendietan kokatuta dagoen Svaneti lurraldea izan da, Pamir mendikatea alde batean utzi behar izanak sortutako tristurak erabat kendu dizkit. Iparraldean Errusia, ekialdean Osetia eta mendebaldean Abkhaziaz inguratuta, mendi artean galdutako herrixka txikiak eta ia kotxerik gabeko errepideak aurkitu daitezke 5000m-tik gorako tontorrez inguratuta. Eguraldia lagun izanik udazkeneko kolore ederrak miresteko aukera paregabea izan genuen. Bertako familia baten egoteko aukera ere izan genuen eta Veronikaren errusiarrari esker (hemen ingelesa ez da oso erabilgarria) bertako istoria eta kulturari hobeto ezagutzeko aukera izan genuen.
Mendiak atzean utzita beheko bailareta jeitsi ginen, Gori izeneko herritik pasaz, bertan bidaikako 9000km tara iritsi nintzen, herri hau ezaguna da sobiet batasuneko buru izan zen Joseph Stalin-en jaioterria delako. Bertako biztanlek berarerenganako mirespena erakusten dute oraindik eta bere omenezko museoa eta bidaiatzen zuen tren bagoia bixitatu daitezke. Eta hemendik ia zuzenean Tbilisi-raino, etorri gara, bertan bloga eguneratu eta deskansu txiki bat hartzeko tartea hartuz, hurrena Armenia!
Bideoa:
Georgia EUSKARAZ from lander on Vimeo.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina