Iparraldeko muga hura gurutzatu ezkeroz bi hilabete ta erdi, 3000km eta beste hainbeste topaketa eta esperientzia bizitzeko aukera luzatu dit herrialde liluragarri honek. Bertako kultura anitza, ospakizun eta paisaia menditsu ederrak arrazoi ederra dira hona etortzeko, baino neretzat zalantzarik gabe herrialde hau bidaiatzeko besteez gain jartzen duena bertako jendea da.
Gaurkoan bideo txiki bat prestatu det, ezagutu eta egin ditudan lagun guztiak agertzea zaila denez bideoaz gain argazki albun txiki bat sortuko det aurrerago.
Sharjah-ko Scott-en etxean astebete igaro ta gero bihar berriz ere martxan jarriko naiz Omanera bidean.
Laisterarte
Iran Euskaraz from lander on Vimeo.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina