2014(e)ko abuztuaren 19(a), asteartea

Grezia EUSKARAZ

Kaixo,

Albaniatik greziako iparraldera iristean jendea bide ertzetatik desagertu eta bero bortitzak agerraldia egin zuen. Ala ere, iritsi eta lehenego egunean Kaloneri izeneko herri batean trago bat hartu eta wifi-ra konektatzeko geldialdia egin nunean, Valantisek bere tabernan lotan geratzea eskeini zidan. Lo askorik ez nuen egin  gau hartan, herriko festak ziren eta bere lagunekin Safiris Melas (grezian oso ezaguna den abeslari bat) entzutera joan eta garagardo eta retsina artean goizeko 5ak eman zizkiguten erretiratzerako.

Hurrengo 3 egunak, zalantzarik gabe bidaieko gogorrenak izan ziren. Lo falta alde batetik eta 40ÂșC-ko tenperaturak bestetik bizikletaz asko ez gozatzea eragin zidan. Hala ere, disfrutatzen jarratzeko modua aurkitu nuen goizean goiz hasi eta eguerdiko ordu beroenetan deskantsatuz. Horrela, Atenasera iritsi eta Anekin elkartu nintzen eta biok batera osaba-izebakin egun polit batzuk pasa ondoren, beraiek oparitutako 2 eguneko tour-a egin genuen Delfos eta Meteora barrena. 

Bidai hau bukatzerako irrikitan geuden biok bizikletekin martxan jarri eta aurreko egunetan jandako feta gazta guztia erretzeko.  Pixkanaka, Atenas atzean utzita, Korintoko kanala gurutzatuz Peloponesoko itzuliari ekin genion. Nafplio eta Esparta bisitatu ondoren, 30 biztanleko Melissa izeneko herrira iritsi ginen, bertan Sotiris eta Evirekin astebete zoragarria pasatzeko aukera izan genuen.

Toki turistikoak ikusteaz gain, beraiekin bertako bizimodua nolakoa den ikasteko aukera izan genuen (eztia, oliba olioa eta beste hainbat produktu modu ekologikoan ekoizten baitituzte). Melissatik, inguruko beste herri batera joan ginen, Arna. Bertan, beste lagun bat zegoen gure zain, Panos. Mutil oso mendizalea denez, hondatzak ikusteaz gain, beste proposamen bat egin zigun : Peloponesoko gailurrik altuenera igo (Taygetos 2407m) eta bertan gaua pasatzea, eta nola ez, guk ein izan genuen ezetz esan.  

Grezian material asko pilatu dugunez, gaurkoan zati bat eta hurrengoan beste guztia argitaratuko dugu.

Grezia EUSKARAZ from lander on Vimeo.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina