2014(e)ko abuztuaren 5(a), asteartea

Serbia EUSKARAZ

Iepa,

Bosnia gurutzatu ondoren Serbiara iritsi nintzen. (Yugoslavia garaian kideen artean boteretsuena izan zen arren, gerra ondoren zigor asko jaso zituen eta  bertako ekonomiak beherakada handia jasan zuten. Zorionez  bertako eskulan merkeak  atzerriko inbertsio ugari erakarri du eta pixkanaka gauzak hobetzen ari dira.) Baso eta landa aldapatsuak gurutzatuz egun pare batean nere aspaldiko laguna den Suzana-ren herrira, Lazarevac-era iritsi nintzen.

Trefalt familiak beste kide bat bezala hartu ninduten beraien etxean, Suzanarekin egunero autobusa hartu eta Belgradoko inguruak goitik behera ezagutzeko aukera izan nuen. Etxera itzultzean berriz eta  bere amak egunero bertako janari tradizionalen bat  prest izaten zuen eta denak mahai inguruan eserita Serbia eta Euskal herriari buruzko hizketaldiak izaten genituen.

Hiru egun ondoren beraien etxetik abiatzeko puntuan nitzela  izugarrizko ekaitza izan genuen,  zuhaitzak errepide erdira erorita, etxeko teilatuak haizeak eramanda… aurten eguraldia bere onetik aterata dabilela dirudi, duela bi hilabete izugarrizko uholdeak izan baitzituzten. Ekaitzaren ondorioz ia 24 ordu egon ginen argindar gabe. Hurrengo egunean ekaitza baretu ondore ondo deskantsatuta eta norabide garbirik gabe martxan jarri nintzen.

Hegoalderuntz nijoala warmshowers bidez kontaktatu nuen Momir-ekin,  Krusevac-eko hirian bizi den txirrindularia, segituan gonbidatu ninduen bere etxera. Momir ez da bidai eroso eta errexekin konformatzen den tipoa. Ezagutu nuenean Albania, Kosovo eta Macedonian barrena 2000km eginda bueltatu berria zen. Gehienei nahiko normala irudituko zaizue bidai hau baino Kosovo eta Serbiarren artean oraindik izugarrizko tentsioa dago eta jende gehiena ez da muga gurutzatzera ausartzen, izugarrizko adorea behar da berak egindako bidaia egiteko. Momir-ek bere izaera jator eta irekiari esker,  arazorik ez baino lagun berri mordo bat eginda itzuli zen bidaiatik.

Bere bideko kontakizunekin animatuta Momir agurtu eta Kosovo bidean martxan jarri nintzen…


PD. Greziara iritsi ezkeroz  Aneren bixita alde batetik eta lagun eta familiari bixitak direla eta  ordenagailua erabat baztertuta eduki det. Saiatuko naiz Turkiara iritsi aurretik  dena eguneratzen!


1 iruzkin: