Tbilisin atseden hartu ondoren armenia bidean jarri ginen, bi herrialdeak ortodoxoak diraeta kulturalki nahiko antzekotasun dituzte, zorionez gidatze kontuetan antza gutxi dute eta Armeniarrak askoz lasaiagoak dira Georgiarrekin alderatuta, bertan egindako kilometroak bidegorri batean eginak dirudite.
Mendate txiki bat pasa eta bi herrialdeak banatzen dituen Debed ibaiaren arroilari jarraituz Armenian sartu ginen. Ibai honen kutsadura maila harrigarria da, bidean jarraitu ahala laister jakin genuen zergaitia, Debed-en bi aldeak kobre meatzez josita daude eta Alaverdi hirian izugarrizko galdategia dago Sobiet garaietatik ia ladaketarik izan ez duena. Hirian geratzeko asmoa genuen baino bertako aire grisa ikusi ondoren aurrera jarraitu genuen (galdategiko tximiak inguruko mendi bateraino luzatu dituzte kutsadura murrizteko baino ondorioz mendiko basoa desagertzen hasi omen da).
Fernandok egunean zehar maiz begiratzen du mugikorra eguraldia kontsultatzeko, 25 graduko tenperaturarekin lasai gebiltzala hurrengo egunean elurra iragarrita zegoela esan zigun! Zoritxarrez iragarpena ez zegoen oker eta egunean zehar termometroa etzen 3 gradutatik pasa, hurrengo egunetan eguraldia askoz hobea etzelea izango ikusirik atseden egunik hartu gabe hegoaldeko Meghri izeneko herriraino iritsi ginen. "Presa" puntu honek bertako jendearekin normalean izaten ditugun hartuemanak murriztu egin zituen nolabait, halere Armenia dan bezelako herrialde menditsua izanik bertako piasaia aldakorretaz gozatu genuen; mendi harritsuak, belar motz horidun goi-lautadak edo herrialdearen %5-a okupatzen duen Sevan laku ikusgarriaren inguruan ibli ginen.
Bidean gauetako hotza saiestu nahian aterpeak bilatzen saiatu ginen, automobil-garbitegi baten barruan lo egin genuen eta baita baztertutako tren bagoi batean ere.
Orain Irango mugara iristeko 10km besterik etzaizkigu geratzen, bertatik datozen bidaiari ugari ezagutzekko aukera izan degu, denek oso ondo hitzegin digute bertako jendeataz eta irrikitan nago bertara iristeko! Internet sarea oso kontrolatuta omen daukate eta ez dakit handik bloga eguneratzeko nola moldatuko naizen, izango dezue nere berri!
Hurrenarte!
Armenia EUSKARAZ from lander on Vimeo.
Ona bideoa! Eun argitzean ateratako timelapsa oso ona Lander!
ErantzunEzabatuOndo ibili Iranen!
Aioooooo