2014(e)ko azaroaren 20(a), osteguna

Azkenik Iranen!

Armenian mugako herria den Meghri atzean utzita ibaia jarraituz Irango mugara iritsi ginen, azkenik horren polemikoa den herrialdea bertatik ezagutzeko garaia iritsi zen. Mugan paasaportea pare bat aldiz erakutsi ondoren gainean generaman dirua Rial-etara aldatu genuen (Iranen dauzkan santzioak direla eta ezinezkoa da atzerriko txartelekin dirua ateratzea beraz egonaldi guztirako dirua ekarri beharra dago hasieratik). Iranek errepideetako heriotz taasarik altuenetakoa izan arren bertako gidariak gu bizikletan ikusita mantxotu eta distantzia  on bat mantenduz aurreratzen gintuzten, beste batzuk berriz aurrerago geratu eta Iranen atzerritarrek gehien entzuten dituzten bi esaldiak errepikatzen zizkiguten; Nongoak zarete eta ongi etorri Iranera. Bertako biztaleak etzitren izan baakrrak gure joan etorrien berri izan nahi zuurenak, lehenego hiru egunetan poliziak hiru aldiz geratu gintuen pasaporteak ikuskatu eta Iran zer egin behar genuen galdetzeko.

Arreneko bi asteak Irango Azerbaiango probintzian menditsuan igaro genituen, bertako hiriburu eta zetazko bideko gune garrantzitsu izan den Tabrizraino. Probintzia hontako biztaleak ez dira persiarrak “turkoak” baizik eta Farsia hitzegin ordez  Turko Azeria hitzegiten dute.
Tabrizen egin genituen lagun berriei esker egun bateko egonaldia izan behar zuena hiruko egunkoa bilakatu zen, Erfan, Reza, Hadi eta beste hainbesterekin hiriko txokoak ezagutu eta Iraniar kultura bertatik ezgutzen hasteko aukera izan genuen.

Iraniarren  eskuzabaltasunak mugagabea dirudi, agian honen azalpena Iraniarrek oso barneratuta duten “taarof” abergikortasun kodea izan daiteke, adibidez gonbidatuak dituztenean hoinek esaktutako guztia eskaintzera behartuta daude, alddi berean gobidatuan eskainitako guztiari ezetz esan behar dio, tira bira honetan pixkanaka jarraitzen dute baikotzaren benetako intentzioak argitu arte. Halere askotan eskeintza egiten dizutenean “no taarof” esaten dizute eskeintza benetazkoa dela adieraziz.

Iraneran iritsi aurretik hainbat aldiz emakumeen eskubideak urratuta daudela entzuna nuen, esan beharra daukat bidean bixitatu ditudan herrialde batzuetan baino askatasun daukatela hemen; 1963tik bozkatzeko eskubidea dute (europako herrialde batzuetan baino lehenago), errepidean kotxeak gidatzen nonhai ikus daitezke eta lan munduan ondo integratuta daudela dirudi, unibertsitateetako ikasleen %60a emakumeak dira. Egia da kalean ilea estali beharra daukatela baino ezagutu degun jendeareen etxe askotan atea gurutzatu orduko zapia kendu eta ilea agerian utzi dute.

Gobernu sitemarekin ere desadostasunean bizi direla dirudi, uste baino bildur gutxiago erakutsi du jendeak beraien eritzia emateko garaian. Askok reboluzioarekin  Sha garaiko bizimodua hobetuko zen esperantza zuten baino etzen horrela izan.

Dena ondo izanik Irango bisadoa beste hilabetez berritzeko aukera izango dugu, hurrengo sarreran idatziko dut gehiago. Gaurkoan argazki batzuk eta Fernando eta Veronikak egindako bideo bat zintzilikatu dizkizuet.



Meghri - Tabriz from Fernan_ci on Vimeo.

4 iruzkin:

  1. Polittek, dotoreka argazkik!!!

    Tapatu hotza ez pasatzeko... guante onak izango alttezuela ze bestela...

    ANimo!!!

    ErantzunEzabatu
  2. It sounds like fabulous!! I have been affectionate of your blog, I’ll come again to visit more posts.
    Checkout Japan Stock images taken by travel experts at Travelbild. View top tourist attractions/places, things to do, sightseeing information and best images of Japan.

    ErantzunEzabatu