Ia itzulia bukatzear geudela aldapa gora gindoazela ia lurrera erori nintzen; pedaleko biela bitan puskatu zitzaidan zutik nijoala!! Nolabait hiribururarte geratzen ziren 12km-ak hanka batekin eraginez egin eta biela berri baten bila hasi ginen.
Chiosen aurkitu ez genuenez, beste itsasontzi txiki bat hartu eta 30minutuko ibilbidea eginez Turkiako Cesme herrira iritsi ginen, 6.800km egin ondoren azkenik asian!! Hemen ere ez genuen zorterik izan pieza aurkitzen eta gaueko autobusa hartu eta zuzenean Istanbulera jutea erabaki genuen. Turkiako autobusekin harrituta geratu ginen, eserleku bakoitzak bere tableta zuen interneteko konexio ta guzti eta gainera bidean izozkiak atera zizkiguten, a ze zerbitzua!!
Behin Estanbulera iritsita ez genuen arazorik izan bizikleta konpontzeko, bertako warmshowers-eko kideetaz baliatuz, Bugra-ren etxea egun bat eta Alirenean beste egun batzuk pasaz hiria ezagutzeko aukera ederra izan degu. Bertako jendea ere oso atsegina da baino "gaizki ulertu" bat izan genuen ilea moztera joanda, Estanbul hiri haundi eta turistiko izanik normala dela suposatzen det, WS-ko gure lagunak bikain portatu dira eta zihur nago bidean aurrera joan ahala bera bezelako jende asko topatuko degula. Hemendik eskerrak heman nahi dizkiegu Ali eta Bugra-ri berain laguntza guztiagatik.
Eta eskerrak batez ere Aneri, azken hilabete ta erdi ontan bidailagun ezin hobea izan delako, zoritxarren itzultzeko garaia iritsi zaio eta atzo aireportura lagundu eta agurtu ginen. Berari eskerrak berriz indarberriturik nago bideari ekiteko.
Bihar goizean Estabuletik atera eta Itsaso beltzeko kostari jarraituz ekialderuntz abiatuko naiz.
Hona hemen azken bideoa:
Atenas-Estanbul EUSKARAZ from lander on Vimeo.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina