Orain arte bidaiari gutxi topatu baditut denak itsaso beltzea zai neuzkalako izango zen, konpainia ezin hobean ibili naiz Joe eta Carmen britaniarrekin eta Basaurikoa den Alberto eta bere emazte Veronika lituaniarrarekin . Itsaso beltzeko kosta oso menditsua da eta gainera Euskal Herriaren antzera euria oso maiz egiten du, halare hemendik gogoan emango dudana, zalantzarik gabe, bertako jendearen abegikortasuna izango da; egunean tea edateko hamaika gonbidapen izan ditugu eta beraien etxetara ongietorri gaituzte.
Orain Iraneko bisadoa lortu nahian nabil, Trabzonen, normalean egun berean ematen dute baino momentuan ez dute bisadorik egiten eta astelehenean itzuli beharra daukat. Bestalde Pamir mendikatea gurutzatzeko ametsa beste baterako uztea erabaki det, negua gainean dela oso zaila eta gogorra izango litzateke da eta hemendik aurrera ibilbide hau jarraitzea erabaki det: Georgia, Armenia, Iran, Arabiar Emirerri batuak, Oman, India... Fernando eta Veronika ere antzeko bidean doaz eta zihurrenik tarteka elkartuz joango gara.
Hemendik turkian egindako lagun berriei eskerrak eman nahi dizkiet, bereziki Ali, Ergun, Yasin, Murat, Yetkin eta azkenik Yalcin eta Ayvaz familiei.
Hurrenarte!
PD. Ibilbideko sekzioan mapa berri bat sortu det, hemendik aurrera akanpaatzen deten toki bakoitzean argaazki bat atera eta bertan eguneratzen joango naiz, http://trackmytour.com/wHQft#611495
Hona hemen bideoa:
Itsaso beltza EUSKARAZ from lander on Vimeo.
Dotorea bideoa! beti bezela!
ErantzunEzabatuGusto eon nitxen lengon hikin berriketan. Esan bezela animo!!!
Ondo pasa.
Egunon! Eguerdion zuretzat!
ErantzunEzabatuAurrekoan kale egin nuen baina ea beste batetan zukin hitzegiteko aukera dudan. Zelako enbidia ematen duzun. Mikel gustora egongo litzateke zurekin batera bidaiatzen. Zu bueltatzekoan hatuko dugu guk erreleboa ;-)! Bitartean Gabonetako bidaiakin konformatuko gara.
Musu handi bat, Naiara