2014(e)ko maiatzaren 7(a), asteazkena

Suiza- Euskaraz

 Chamonix ingurura iristea ez zen nik imaginatu nuen bezain idilikoa izan; hotza, euria eta mendiak lainoz estalirik topatu nituen... halere beste behin zortea izan nuen eta Les Hauches-eko herrian Yohann-ek bere etxean egoteko baimena heman zidan.

 Yohann bere emazte eta semearekin europan zehar 11hilabetez bidaiatzen ibilia da. Islandiako haize bortitzaz eta bideko beste mila anekdotataz hitzegin zidan, eta baita ostadar edo izar iheskor bat ikusten zuen aldiro nola zorte ona ekarriko zion fedea izaten zuen esan zidan.

Eguraldiak etzidanez lagundu, Chamonixera bixita azkar bat eginda, Yohann-etaz agurtu eta Ginebra-runtz abiatu nintzen. Gau artan bertan, zerura begira nengoela izar iheskor bat ikusi nuen eta Yohannek esandakoaz gogoratu nintzen, hortik gutxira izugarrizko euri zaparrada hasi zuen...

 Hurrengo goizean oraindik euripean eta 5 graduko frexkurarekin, Suizareko mugara iritsi nintzen. Muga gurutzatu aurretik erosketa egin eta emailak irakurtzeko tartea hartu nuen, Ginebran neukan kontaktuak mezu bat bidali zidan bere etxean ezingo nuela geratu esanez. Horrela pixkat burumakur iritsi nintzen Ginebrara.

 Iritsi eta segituan Pierre izeneko tipo bat gerturatu zitzaidan eta bere etxera eraman ninduen suizako mapak erakutsiz ibilbidea planifikatzeko,ezta hasiera txarra, pentsatu nuen. Ortik gutxira Sebastien ezagutu nuen, bizikleta-taxi batekin ari zen lanean eta segituan luzatu zidan bere etxean geratzeko gonbidapena eta ori nahikoa ez bazen Sebastienen etxera bidean nijoala, Juanek, Kolonbiako txirrindulari batek, hurrengo egunean bere familiarekin bazkaltzera gonbidatu ninduen!!

Sebastienen etxeko jende irikiari esker etxean bezela sentitu nintzen,  Juan-en familiarekin berriz Sancocho zopa dastatu eta kolonbiar umorearekin nahiko farre egiteko aukera izan nuen.

 Hiru egun igaro ondoren hiriko lagunetaz agurtu eta abiatzeko garaia iritsi zen,  Leman lakua inguratuz, Lausanne eta Neuchatel-etik igaroz Erlach izeneko herri batera iritsi naiz, hemen berriz ere ezezagun batek, Vince-ek bere lagun baten etxera gonbidatu nau, Ines-ren etxera. Munduan zehar ibiliak dira hauek ere eta makina bat histori interesgarri entzuteko aukera izan det. Orain Zurich-etik barrena pasaz Munich aldera jarraitzeko asmoa daukat, badaezpada oheratu aurretik erne egongo naiz ea beste izar iheskor bat ikusten  deten!




Alvertville-Erlach-Euskera from lander on Vimeo.

3 iruzkin:

  1. Kaixo guapo, ze pozik ikusten ditugun zure bideo ta argazkik! Iluisio ikaragarriz jasotzen ditugu. Pozten naiz dena ondo ondo joateaz. Kontuz 'I love you' ta bezelako jendekin, joan lasai etxeta ta esan garajea edo jardina prestatzeko, seguro ez zaiela inporta!!!!
    Muxu guapo. Zaindu.
    Leire Labaien.

    ErantzunEzabatu
  2. Kaixo Lander : Tarde pero seguro, entre que la Semana Santa me ha dejado agotado,que me confundi y vi tu video en ingles y la cantidad de amigos que estas conociendo, no se si estas en el norte o en el sur,Estas en Europa,no?.Eso si,espero que en la siguiente nos cuentes que te siguieron cuatro rubias en bicicleta y a ti se te salio la cadena, y en vez de dormir junto a una huerta te llevaron al huerto y no el loco del “ love you”l

    Agur eta Ondo ibili!!!! Eutsi goiari!!

    ErantzunEzabatu
  3. Kaixo Lander: Segun mi interceptor de Wassap, eres el unico en Alemania que no trabaja,no es emigrante y vive bastante mejor que algun rey. Entre uno de Tolosa,otro de Pamplona que su historial le precede( que casualidad que los dos se conocen) y algun otro desconocido de la zona, me parece que no sales de Alemania en una temporada. Me dan ganas de coger la bici con una bandera que ponga “amigo de Lander “ y recorrer Europa.La duda esta entre estudiar ingles o aleman. ya nos contaras.


    Agur eta Ondo ibili!!!! Eutsi goiari!! ( como van lo de las cuatro rubias en bicicleta)

    ErantzunEzabatu