2014(e)ko apirilaren 26(a), larunbata

Alpeen hasiera- EUSKARAZ

Kaixo,

Montpellierren gutxitan gertatzen diren gauza orietako bat pasa zitzaidan, ezezagun bat bizikletan urbildu eta bere etxean geratzeko gonbidapena luzatzea.

 David Madrildarra da eta dentista bezela lan egiten du hemen. Kasualitatez, bera ezagutu eta hurrengo eguna jai zuenez,  bizikletak hartu eta Monpellierko visita turistikoa eginez kostaldera eraman ninduen. Gauz interesgarri asko ikasi nituen Davidekin baino bi egun pasa ta gero abiatzeko garaia iritsi zen, pena pixkatekin David agurtu eta kosta alde batera utziz iparralderuntz abiatu nintzen.

Monpellier atzean utzi eta laister izan nituen alpeak begibistan, hasiera batean Rodano ibaia jarraitzeko asmoa izan Suizan arren mendiak ikusit eta berehala ideiaz aldatu nuen!
Orduan helburua Grenoblera iristea zen, bertan Couchsurfing-eko tipo batek bere etxean egoteko eskaera onartu bai zidan, bi egunetan 210km egin nituen mendietan barrena, eta nahiz eta mendi txikiak izan, erabat txikituta iritsi nintzen Grenoblera.  Normalean lasaiago joaten naiz baino Tan zain neukan Grenoblen eta bestalde eguraldi oso txarra iragarrita zegoen.

Tan Vietnameko zientzilari bat da, Grenoblen bere doktoradutza bukatzen ari da. Gutxitan ezugutu ditut bera bezain portsona eskuzabalak, bere etxea beti gonbidatuz beteta dago. Berarekin hiria ezagutu, mendi bat igo igeri egin eta batez ere jende asko ezagutu nuen. Iluntze batean 8 lagun elkartu ginen bere etxean afaltzen eta inork ez genuen elkar ezagutzen. Gainera bidean aurrerago pasako naizen herrietarako kontktuak heman dizkit, artista earra da Tan!  

Horrela bailarak jarraituz  Albertvillera iritsi naiz, atzo jai  hartu nuen  bloga eguneratzeko. Ta gaur eguerdi aldera berriz bideari ekingo asmoa daukat, Chamonix aldera, gogoa haundia daukat mendi erraldoi horiek bertatik ikusteko, ea eguraldia portatzen den!


Laisterarte
Bideoa ez da oso txukun geratu baino nahiko denbora kendu dit ta bero ortan uztea erabaki det…



Montpellier-Alvertville-Euskaraz from lander on Vimeo.

1 iruzkin:

  1. Aupa Lander, Oiartzundik irabazi dek jarraitzaile berri bat, ta gozatzeko asmoakin sartu nauk hire blogean, horrek ze esan nahi dun??? Ba hire kronikak irakurtzeko gogo biziz ariko naukela jeje!!
    Benga, animo asko Euskal Herritik eta eragin gogor pedalei!!

    ErantzunEzabatu