Aupa denoi,
Ia astebete pasa da Banyuls-eko mendatetik barrena
Frantziara sartu nintzenetik, mendi bide hau bera erabili zuten 1939-an Frankoren tropetatik ihesi zioazen ia
milloi erdi errefuxiatuk. Ni ihesi ez baino patxaraz pixkanaka aurrera noa,
kostaldea iparraldeuntz jarraituz.
Hemen jendearekin ulertzen dauzkat zailtasunak, nik ez det
frantzesik hitzegiten eta nahiz eta askok gaztelera omen dakiten nik dakiten gutxi
topatu ditut. Halere keinuz eta moldatzeko arazorik ez det izan eta esan beharra
daukat denak oso lagunkor izan direla; adibidez Rivesaltes-en, banku batean
bazkaltzen ari nintzela gizon bat ondotik pasa eta “Bonjour” esan zidan eta
hortik pixkatera berriz itzuli zen ea
bere etxen kafea hartu nahi nuen galdezka. Gaur berriz Montpellier erdialdean
galdu itxurarekin ikusi nau txirrindulari batek eta bere etxera gonbidatu nau
lotara…
Bizikletan berriz oso erraza da bidegorriak eta kanpinak nonnahi baitaude, ni egun
batzutan kanpina eta ahal detenean nere
kontura lo eginez nabil, gastuak pixkat kontrolatu beharra daude bestela lan
bila hasi beharko det Tokyora iritsi baino lehen!
Hemendik aurrerako bidea ere erabaki det, Grenobletik pasaz
Suizan sartuko naiz gero kostantza lakua inguratuz Munich aldera jarraitzeko.
Hemen azkeneko
egunetako argazki batzuk eta aspaldi igo behar nuen bideo bat.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina